Saskibaloiko entrenatzaile ikastaro ofizialak martxan

Saskibaloiko entrenatzaile ikastaro ofizialak martxan

[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioak entrenatzaileen prestakuntzaren aldeko apustu garbia egin du Ikastaro Ofizialen bitartez eta ikastaro federatuak behin betikoz albo batera utziz. Horretarako lankidetzan arituko da KITEB, Kirol-teknikarien Eskola “Bizkaia”, Bizkaiko Kirol Irakaskuntzen Baimendutako Zentroarekin. Titulazio hori lortu nahi duten saskibaloiko entrenatzaileen prestakuntza hau,derrigorrezkoa da lehiaketa federatuan zuzendu ahal izateko. Gaur egun, Hasierako Mailako ikastaro bat dago, aurrez aurreko fasean garatzen ari dena, eta irekita dago hurrengo ikastarorako aurretiako-izena emateko epea azaroaren 30era arte.Ez itxaron azken unera arte, plaza mugatuak baitira.[/box]

Ikastaroak nola egiten ari diren jakiteko, Fran García prestakuntza-ikastaroen arduradunarekin hitz egin dugu.

Lehenik eta behin, martxan dauden lehenengo ikastaroak nola garatzen ari diren aztertuko dugu. 16 ikasle ditugu irailean Bloke Komuna % 100ean online egin dutenak Kiteb-en plataformaren bidez. Dagoeneko Bloke horren azterketa egin dute, aurrez aurre.

Urriaren 10ean Bloke Espezifikoaren fase presentziala hasi berri da ( % 50 aurrez aurrekoa da eta beste % 50 online), Fran Garciak azaldu duenez.
Prestakuntzaren arduradunak esan du 16 ikasle ari direla gaur egun Hasierako Maila hori egiten, eta haien profilak oso desberdinak direla: Alde batetik hasiberriak diren eta titulazio horri esker talde federatuak zuzendu nahi duten gazteak eta beste batetik, esperientzia duten baina ezagutzak handitu eta federatuan entrenatu ahal izateko urratsa eman nahi duten entrenatzaile beteranoagoak.

Urtarrilaren amaierara arte izango da aurrez aurreko prestakuntza hori, eta ikasleak lan-metodologiara eta eskoletara egokitzen ari dira, oso orientazio praktikoarekin. Fran Garcíak dioenez, abenduan izango dituzte Jokalariaren Prestakuntzari eta Saskibaloiaren Irakaskuntzari buruzko lehen azterketak, eta gainditu egin beharko dituzte praktikak egin ahal izateko.

IKASTARO BERRIAREN AURREINSKRIPZIOA, IREKITA

Hasieran esan dugun bezala, Hasierako Mailari buruzko beste Ikastaro bat dago programatuta, urtarrilaren 17an hasiko dena. Egitura berbera du: % 100 online bloke komuna eta % 50 online eta % 50 aurrez aurre dituen bloke espezifikoa. Aurrez aurreko zatia Kirol Etxean egingo da asteazkenetan 17,30etatik 21,30etara. Aurrez izena emateko epea zabalik dago eta azken unera arte ez itxarotea gomendatzen da, plazak mugatuak direlako

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ZALANTZAK ARGITZEKO

https://www.bizkaiabasket.com//index.php/2021/09/castellano-formacion-nueva-convocatoria-del-curso-de-tecnico-deportivo-en-baloncesto-en-su-ciclo-inicial/

formakuntza@bizkaiabasket.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak