Ereaga Clínica Dental Getxo Saskik partida ikusgarria eskaini zigun Fadurako derbian: 39 puntu eta 11 hiruko, Imanol Adan-en garaipen erosoan. Asteburu txar batean gure taldeentzat, Teknei Bizkaia Zornotzak eta Bidaideak Bilbao BSR-ek poz bakarrak eman zizkiguten.
SURNE BILBAO BASKET 77 – MONBUS OBRADOIRO 80
Liga Endesako jardunaldiaren azken partidan eta asteburua itxi zuen neurketan, Jaume Ponsarnauren gizonek ezin izan zuten bere bolada ona luzatu, Miribillan. Bilbotarrak atzetik bigarren laurdenetik, baina buelta ematea lortu zuten azken laurdenean (63-62). Momentu honetan, 2-10eko partzialak behin betiko aldea eman zien galiziarrei.
VALENCIA BC 83 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 73
Historiako Liga Endesarik parekatuenean, sei talderekin berdinduta 7-3koarekin, koliderren arteko lehia genuen La Fontetan. Eta talde bizkaitarrak porrota jaso zuen. 34-33ko emaitza atsedenaldian, etxekoak ihes egin ziren 11-3koarekin (62-51), aukerarik gabe uzten Anna Montañanaren neskei. Lointek Gernika Bizkaia sailkapeneko seigarren postuan dago.
BALONCESTO TALAVERA 80 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 86
Neurketaren amaiera bikainari esker, talde bizkaitarrak garaipeneko bidera itxuli ziren La Manchan. Etxekoak aurretik bigarren laurdenetik eta 7 puntuko aldearekin iritsi ziren 36. Minutura (77-70). Une honetan, Oier Ardanza agertu zen: 8 puntu markagailuari buelta emateko. Eta gero, epaia libre marratik.
CB ARIDANE 67 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 62
Azken laurden kaskarrak garaipenik gabe utzi zien Manu Morenoren neskei, Kanariar isletan. Barakaldoko taldea erraz nagusitu zen lehen zatian eta 11 puntuko abantaila izan zuen atsedenaldian (27-38), Anituaren hiruko batekin. Eta 14 puntuko aldea 25 minutuan (32-46), baina uztaia txikitzen joan zitzaien. Hala ere, +6 5 minuturen faltan (51-57). Orduan, etxeko erreakzioa, 12-2ko partzialarekin.
EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 114 – TABIRAKO BAQUÉ 75
Jardunaldiko derbian, Nahuel Del Val protagonista nagusia izan zen: 39 puntu, 11 hiruko eta 42ko balorazioa, denboraldiko partidarik onenean. Neurketari dagokionez, lehen laurdenean erabakita zegoen: 39-9ko emaitza. Etxeko taldea bosgarrne postuan dago, kanpokoak, berriz, azken-hirugarrenak dira.
GIPUZKOA BASKET EASO 77 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 69
Denboraldiko hasiera ikusgarriaren ondoren, Mikel Torreren mutilek fase irregular batean sartu dira, hiru porrotarekin azken bost partidetan. Donostian, partida parekatu batean, emaitza azken laurdenaren hasieran erabaki zen: 6-0eko partziala eta 7 puntuko aldea gipuzkoarrentzat. Alde eskasa, baina bilbotarrek ezin izan zioten buelta eman. Bizkaitarrak bigarren postuan mantentzen dira.
CB SANTURTZI SK 62 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 86
Moreen bolada ona amaitu zen Mikel Trueban. Eta era erabatekoaz. Talde gipuzkoarrak ez zien aukerarik eman Gotzon Arrietaren gizonei, beti atzetik joan zirenak. Santurtziarrek hobera egin zutela zirudien bigarren laurdenean (20-28), baina 2-14ko partzialak partida erabakita utzi zuen.
FUNDACIÓN FDI LEGANÉS 52 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 79
Asier Garciarik gabe, talde bilbotarrak ez zuen arazorik izan Leganeseko Europa Pabilioian. Bizkaitarrak defensa ona erakutsi zuten lehen laurdenean (10-19), partidaren agintea hartzeko, amaierara arte. Adrian Yañez-en gizonak eta neskak bosgarren postuan mantentzen dira, 6-3ko balantzearekin, baina aurkariek baina partida bat gutxiago jokatu dute.