Asteburuko arreta guztia Sailkapeneko Faseetan zegoen. Baina ere ligako jardunaldia genuen, lehen itzuliaren azkenaurrekoa. Nesken Kadete mailan, emozio asko La Salle eta Loiola Indautxuren arteko lehian. Jesuitaseko mutilen kadete taldeak, hain zuzen ere, A1erako txartela izango du jokoan azken jardunaldian.
MUTILEN JUNIOR
Asteburuko partidarik handiena Santurtzi jokatu zen: hirugarrena bigarrenaren aurka (Easo). Moreak beti atzetik (11 puntugatik hirugarren laurdenean), baina ez zuten amore eman eta aurretik jarri ziren azken laurdenaren hasieran (59-57). Donostiarrek 3-13koarekin erreakzionatu zuten garaipena eskuratzeko.
Musakola, A2an egongo diren bi taldeen arteko lehian, Ibaizabalek galdu egin zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka (63-61). Bizkaitarrek 11 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenaren azken txanpan (41-52), baina 15-2ko partziala jaso zuten. Amaiera parekatuan, Iturbe etxeko jokalariak saskiratutako jaurtiketa batek garaipena eman zien gipuzkoarrei.
Eta Zarautzen, Fundacion Bilbao Basket-en garaipen zabala (48-105).
NESKEN JUNIOR
Malosten, Lointek Gernikak bere lidergoa sendotu zuen Fundibide ISB-ri irabazi eta gero (67-56). Hasierako 10-0ekoa eta bisitarien entrenatzailea kanpora. Mikel Retolazaren neskak oso ondo moldatu ziren 10 puntuko aldearekin.
Landakon, Tabirako Baquek azken postuan dagoen Zast Zarautz-i irabazi egin zion (40-27). Bizkaitarrek bigarren laurdena hasi zuten 13-0eko partzialarekin agintea hartzeko eta ez zuten arazorik izan amaierara arte. Eta Donostian, Gaskan, Loiola Indautxu aurretik atsedenaldian (26-29), baina 16-5koa jaso zuten aukerarik gabe geratzeko.
MUTILEN KADETE
Sorpresarik gabe Jesuitas-eko derbian: Fundacion Bilbao Basket-ek garaipena lortu zuen 69-106ko emaitzarkein. Azken jardunaldian, Loiola Indautxuk Easoren kantxan irabazi beharko du A1ean aritzeko.
Gure beste bi taldeek A2a jokatuko dute. Santurtzik galdu zuen Ekiola Ointxeren kantxan (86-66), aurretik ibili ondoren hirugarren laurdenaren erdialdera arte, baina partida oso luzea egin zitzaion. Eta Ibaizabalek ez zuen aukerarik izan Fundación 5+11 liderraren kantxan (134-33).
NESKEN KADETE
Bilboko derbia La Salle ikastetxean, A2an elkar ikusiko duten bi taldeen artean. Amagoia Rekeroren neskak 11 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira (31-20), baina Josu Salvadoren taldeak erreakzionatu zuen 0-12koarekin hirugarrenean (33-33). Hortik aurrera, txandaketak lidergoan eta nerbio asko: bi taldeek 14 libre huts egin zituzten azken laurdenean. Etxekoek 4 alferrik galdu zituzten azken minutuan eta garaipena Indautxura joan zen (47-50).
Eta Azkoitian, Lointek Gernika 11-0ekoarekin hasi zen lehen faseko 13. garaipena lortzeko (52-61).