(ARGAZKIA: LA SALLE) Bilbotarrek 3-0eko balantzea jarri zuten Fundación 5+11ri irabazi ostean luzapenean. Maila horretan, Loiola Indautxuk Centro de Estudios Mikeldi USK gainditu zuen Bilboko derbian. Eta A2 multzoeta, 3-0ekoa ere Barakaldo Basket taldearentzat, Nesken Kadeetan.
MUTILEN JUNIOR A1
Jardunaldiko poz bakarra Fundacion Bilbao Basketek eman zigun, Take Burruntziri erraz irabazi ondoren (100-31). Gasteizen, Getxo SBTak galdu egin zuen liderraren kantxan (100-72). Eta Donostian, Easo Mandoegiren aurka, Santurtzik aukerak izan zituen atsedenaldira arte (74-51).
A2-n, garaipen garrantzitsuak bai Ibaizabal bai Loiola Indautzurentzat goiko postuetan mantentzeko. Galdakaoko taldea ihes egin zen bigarren laurdenean, AXA Amurrioren kontran (64-47), bilbotarrek, berriz, en zuen arazorik izan Ordiziaren aurrean (84-49).
NESKEN JUNIOR A1
Ostegunean jokatuko du Lointek Gernikak hirugarren jardunaldiko partida.
A2-n, Bilboko derbian, Loiola Indauturen garaipena. Hasierako 13-17tik 14-36ra pasatu zen, eta Centro de Estudios Mikeldi USK aukerarik gabe geratu zen. Amaieran, 44-69ko emaitza.
Eta gure taldeek garaipen guztiak lortu zituzten. La Salle Bilbao porrotik gabe mantentzen da lehen postuan, Fundación 5+11ri irabazi ondoren (73-65), luzapenean, Irune Casquetek saskiratutako hiruko bati esker. Bilbotarrek 9-0ekoarekin hasi zuten luzapena, garaipena lortzeko.
Eta Ordizian, Tabirako Baquek buelta eman zion hirugarrenean eta epaia eman zion azken laurdenean, hasierako 0-7ekoarekin.
MUTILEN KADETE A1
Kutx eta pil gure taldeentzat, oso emaitz handietako asteburu batean. Fundación Bilbao Basketek Ekiola Ointxeri irabazi zion, 124-59ko emaitzarekin. Eta Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basketek galdu egin zuen Fundación 5+11ren aurka, 122-45.
A2-n, Ibaizabalek bigarren faseko lehen garaipena eskuratu zuen Óptica Martínez de Lizarduy Jotake (69-50).
Jesuitas ikastetxean, oso partida parekatuaren ondoren, Loiola Indautxu ezin izan zuen Askatuak Galilea gainditu (56-59). Tabirako Baquek ere porrota jaso zuen Easo Basket Cromovaren aurrean (61-56), nahiz eta erremontada ona azken minutuetan. Eta Santurtzik argi eta garbi galdu zuen Fundación 5+11 Urdinaren aurrean (34-78).
NESKEN KADETE A1
Bigarren faseko etxetik kanpoko lehen garaipena Lointek Gernikarentzat. Azpeitian, partida azken laurdenean erabaki zen: 47-49tik 50-63ra. Amaieran, 55-72ko emaitza Gaizka Bareak zuzendutako taldearentzat.
A2-n, derbi Barakaldon eta etxekoek bigarren faseko hirugarren garaipena eskuratu zuten. 21-6ko partziala Barakaldo Basketentzat eta La Salleren lan bikaina, amore eman gabe eta 6 puntura hurbiltzen (39-33). Azken laurdenaren une honetan, etxekoen 6-0eko partziala partida erabakitzeko (46-37).
Gasteizen, Loiola Indautxu beti aurretik AZ Participación Arabaren aurrean (58-63), baina sufrimendu asko azken txanpan, etxekoen erremontada bikainaren ondorioz (56-59). Eta ere Arabako hiriburuan, Tabirako Baquek 10 puntuko desabantaila gainditu zuen azken laurdenean, baina galdu egin zuen Iraide Baskones-en saski baten ondoren (53-51), Consultin Alavés Araskirentzat.