[box]Larunbatean arratsaldeko 19:00etan dnboraldi honetako azken derbi bizkaitarra biziko dugu EBA ligako A-A multzoan, mailari eustea jokoan dagoelarik. Askartzak eta Centros de Estudios Mikeldik elkarren aurka jokatzen dute, azkenaurreko eta azkenaurrekoaren aurrea dauden taldeak direlarik, hurrenez hurren. Leioako taldeak 6 garaipen eta 15 porrot lortu ditu aurten; talde bilbotarrak, aldiz, 7 garaipen.[/box]
Ikuspuntu ugari daude neurketa hau aztertzeko, baina lehenengo taldean dauden harrobizko jokalari birekin hitz egitea erabaki dugu, Jagoba Guerrero eta Mikel Sainz de la Mazarekin, hain zuzen ere, 95eko belaunaldiko jokalari gazteekin, Bizkaiko Selekzioan elkarrekin egon direnak, eta hainbat urtetan elkarren aurka jokatu dutenak. Aurten ere, EBA ligan elkarren kontra aritu dira. Lagun bi hauekin derbia analizatuko dugu.
JAGOBA GUERRERO (Centro de Estudios Mikeldi)
Unamunon hazi den jokalaria lehenengo taldera heldu da, eta eskarmentu handiko jokalarien artean bere tokia tokia lortu du. Guerrerok batez-beste 5,7 puntu sartu eta 2,1 aldaratze eskuratu ditu 21 minututan.
MIKEL SAINZ DE LA MAZA (Askartza Claret)
Askartzako harobitik ateratako jokalaria, 95eko belaunaldiko jokalaria, juniorretik Lander Madrazorentzat jokalari garantzitsu bat izatera pasatu da. Estatistikek baieztatzen dute bereganatzen joan den protagonismoa. Sainz de la Mazak, batez-beste 3,4 puntu sartu eta 4,1 aldaratze eskuratu ditu 17 minututan.