EUSKAL KOPA: Hitzordu hirukoitza Euskal Koparekin

EUSKAL KOPA: Triple cita con la Euskal Kopa

Asteburu trinkoa gure Elite taldeentzat, Euskal Koparen bi titulu handiak bilatuko dituztenek. Gainera, EBA mailan, final laurdenetako itzuliko partidak. Getxo STak sei puntuko aldea defendatuko du Mondragon Unibertsitaren kantxan

EUSKAL KOPA ACB

Galdakaoko Urreta kiroldegiak hartuko du berriro Surne Bilbao Basket eta Baskoniaren arteko aurredenboraldiko partida handia (ostirala, 19:30etan). Pasaden urtea, arabarren garaipena 91-87ko emaitzarekin.

Jaume Ponsarnauren gizonek lan handia egin berri dute pasaden asteburuan, Oporton, eta taldea eraikitzen jarraitu nahi dute, ligako hasierari begira. Surne Bilbao Basketek sei fitxaketa egin ditu: Renfroe eta Pantzar antolatzaile postuan; Kullamae eskolta; eta De Ridder, Killeya-Jones eta Hilnason pibotak.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA

Kronologikoki, txapelketa hau hasiko den lehena izango da (gaur arratsaldean), baina Lointek Gernika Bizkaiaren partidak asteburuan jokatuko dira: larunbatean (12:00etan), Kutxabank Araskiren aurrean, eta igandean, ere 12:00etan, IDK Euskotrenen aurka. Durangoko Landako kiroldegian ospatuko da 2023ko Emakumezkoen Euskal Kopa.

Gernikarrak garaipen guztiak lortu zituzten Mont de Marsanen jokatutako lagunarteko txapelketan, Kutxabank Araski eta Basket Landes-i irabaziz oso partida estutuetan. Bizkaiko taldearen aurpegi berriak bere lekua aurkitzen ari dira: Laia Flores, Angie Bjorklund, Gabby Nikitinaite, Sara Madera, Sofia da Silva y Marie Michelle Milapie.

EUSKAL KOPA EBA

Final laurdenetako bigarren partida. Artxandan, Fundacion Bilbao Basket eta CB Santurtziren arteko bigarren derbia. Pasaden larunbatean, bilbotarrek 20 puntugatik irabazi zuten Kabiezes kirioldegian. Eta Gipuzkoan, bere 6 puntuko aldea defendatzea bilatuko du Getxo STak.

Euskal Kopa EBAko Lauko Finala Bilboko Artxanda kiroldegian jokatuko da irailaren 23 eta 24an.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak