Final bikoitza Bizkaiarentzat Laudio ospatzen ari den Euskadi eta Nafarroako Infantil Txapelketan. Neskek finalerdietako jardunaldia biribildu dute garaipen handi batekin Nafarroaren aurka, bigarren zatiko defentsa lanari esker eta Alaitz Ikazuriagaren 29 puntuei esker. Finala Gipuzkoaren aurka izango da, 18:00etan.
FINALAURREKOA: NAVARRA 57 – BIZKAIA 69
Bizkaia ez da ondo sartu neurketara. Gatz pixka gehiago defentsan eta elkarlana erasoan falta izan da eta Iker Añonek hustartea eskatu behar izan du 8. minutuan, 14-7ko emaitzarekin. Neskek berehala erreakzionatu dute, 0-5ko partzialarekin. Eta bolada hau luzatu da bigarren laurdenean: 2-10ekoa eta Bizkaia aurretik lehen aldiz, 14. minutuan. Hobekuntza handia izan da, baina asko zegoen egiteko, bai erasoan, erabakiak hartzearekin, baina defentsan, jasotako libreekin. Atsedenaldian, Ikazuriagaren hiruko baten ondoren, 28-27.
Bigarren zatiko hasieran, Bizkaia hutsegite asko egiten jarraitu du, kalitatezko bristadekin. Orduan hasi da Ikazuriagaren erakustaldia: hirukoak, barneratzeak, bigarren aukerak….eta destajuko lana defentsan alde interesgarria lortzeko: 39-48, 12 minuturen faltan.
41-50ko emaitzarekin hasi da azken laurdena, baina Bizkaia ezin izan da fidatu. Defentsako lana eta aldeak mantendu dira (42-53) eta Nuñez eta Barriok +14 jarri dute markagailuan (46-60). Nafarroak erreakzionatu nahi du eta 9 puntura hurbildu da, Garciaren 8 punturekin (55-64). Baina Bizkaiak ez du sufritu, Mayoraren bi jaurtiketei esker eta finalerako txartela lortu du lasaitasunez.