ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga
Txapelketa nazionalak ez dira gelditu Abenduaren zubian. Eta EBA derbia izan genuen Artxandan, non filial bilbotarrak Tabirako gainditu zuen. Asteburuan, bakarrik beste garaipen bat, Zornotzak Larrean lortutakoa. Endesa Ligan, Surne Bilbao Basketek galdu eginzuen Baskoniaren aurkako derbian.
SURNE BILBAO BASKET 67 – BASKONIA 69
Miribillako derbian, laugarren porrot jarraian Jaume Ponsarnauk zuzendutako taldearentzat. Bilbotarrak beti atzetik joan ziren, 2-10reko partziala jaso ondoren lehen minutuetan. Gero, arabarrek 15 puntuko aldeaz gozatu zuten hirugarren laurdenean (38-53). Baina etxekoek ez zuten amore eman eta puntu batera hurbiltzeko bi hiruko izan zituzten. Ez ziren sartu eta Monekek partidari epaia eman zion hiruko marratik.
CLUB JOVENTUT BADALONA 69 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 55
Boladez beteriko denboraldia izaten ari da talde bizkaitarrentzat eta orain ezezkoaren txanda da. Hirugarren porrot jarraian aste luze bateko amaieran (asteazkenean, porrota ere Gironaren aurka, Maloste). BIzkaitarren hasiera ona, baina atzetik atsedenaldian (33-28). Bigarren zatian, 38nako berdinketa eta etxekoen 15-3ko partziala (61-46) partida erabakita uzteko.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 87 – CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA 83
Talde bizkaitarrak agur esan zion hiru porrotako boladari eta sailkapeneko postu arriskutsuenetatik ihes egin da. Oso partida parekatua, hasieratik amaiera arte, eta klabea azken laurdenaren hasieran egon zen: 11-0eko partziala Garcia Panizoren mutilentzat (72-64) eta gero 6-0ekoa (81-69) arazorik ez izateko azken minutuetan.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 68 – CAB ESTEPONA 74
Bigarren sailkatuak garaipena hartu zuen Lasesarren. Andaluziarrek 11-28ko partzial ikusgarria lortu zuten lehen laurdenean eta 18 puntuko aldea izan zuten bigarrenean (18-36). Hortik aurrera, barakaldotarrek erremontada bikaina sortu zuten eta 3 puntura hurbildu ziren 20 segunduren faltan. Baina bisitariek ez zuten huts egin libre marratik eta saririk gabe utzi zieten bizkaitarrei.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 76 – TABIRAKO BAQUÉ 70
Ligako bederatzigarren jardunaldiko derbia Artxandan geratu zen. Bilbotarren hasiera bikaina (18-7) eta durangarren erreakzio handia (24-22). Atsedenaldian, 41-36. Eta hirugarrenean, 43nako berdinketa, etxekoak berriro ihes egin baino lehen (56-46). Mikel Torrek zuzendutako taldeak 13 puntuko aldea izan zuen (66-53) azken laurdenaren hasieran eta neurketako amaiera lasaiaz gozatu zuten, nahiz eta Tabirakok ez zuen amore eman.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 65 – ILUNION 74
Bilboko taldea Puerta de Santa Mariara (Ciudad Reak) joan zen, 2024ko Superkopa jokatzeko, baina ezin izan zituen finalaurrekoak gainditu. Beti atzetik bizkaitarrak, 3-14ko partziala jaso ondoren lehen laurdenean (12-23). Bigarrenean, 21-39ko emaitza, baina bizkaitarrek erremontada bikaina sortu zuten 4 puntura hurbiltzeko (62-66, 3 minuturen faltan). Une horretan, madrildarrek ez zieten aukera gehiagorik eman.