Bisaskiren bederatzigarren atala Roberto Calvo Bizkaiko saskibaloi kazetarien dekanoarekin, gaur egun DEIAko erredaktorea. 1990az geroztik, Calvok gure talde erreferenteen gaurkotasuna kontatzen du. 35 urte hauetan Bizkaiko saskibaloiak izan duen historia, kazetaritzak izan duen bilakaera eta gure taldeen gaurkotasuna errepasatuko ditugu berarekin. Entrenatzaile ere izan zen, eta 20 urte baino gehiago eman zituen Basauriko Kooperatiban, gora egin zuenetik ia desagertu zen arte.
Ez ahaztu, eman play-ri.