ELITE: Surne Bilbao Basketek bere indarra erakutsi zuen Miribillan

ELITE: Surne Bilbao Basketek bere indarra erakutsi zuen Miribillan

ARGAZKIA: acb Photo – Aitor Arrizabalaga

SURNE BILBAO BASKET 91 –  HYOPOS LLEIDA 75

Ikusgarria eta oso garrantzitsua talde bilbotarrak lortutakoa Miribillan, aurkari zuzen baten aurrean eta lehen itzuliko aberageari (-18) buelta emateko zorian. Seis jokalarik 10 edo gehiagoko balorazioa lortu zituzten eta bizkaitarrak beti aurretik joan ziren. Garaipena ez zen inoiz arriskurik egon eta azken minutuetan bilbotarrek aberagea bilatu zuten, baina bisitarien jaurtiketa libreek eragotzi egin zuten.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 77 – PERFUMERÍAS AVENIDA 79

Talde gernikarra bederatzigarren postuan iritsi da selekzioen bigarren geldialdira, luzapenean jasotako oso porrot gogorraren ondoren, bizkaitarrek 21 puntuko aldea izan baitzuten hirugarren laurdenean. Lointek Gernikak izugarrizko 27 minutu eskaini zizkien bere zaleei, 60-39ko emaitza jartzeko markagailuan. Gero, hondamendia: bisitarien 3-20ko partziala eta salamancarrak aurretik azken minutuan (69-71). Awa Fam-ek partida luzapenera bidali zuen eta, bost minutu horietan, berdintasun handia, Iyana Martin-en saski klabearen arte, bi segunduren faltan.

INNOVA-TSN LEGANES 91 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 41

Ezkerraldeko taldeak ez zuen aukerarik izan liderraren kantxan. Madrildarrek partida erabakita utzi zuten atsedenaldian (47-17) eta barakaldotarrek bakarrik aurre egin ahal izan zieten azken laurdenean (18-17). Bosgarren porrot jarraian Aritz Duroren neskentzat, garaipen bateko aldea mantentzen dutenek jaitsierako postuekiko.

LA SALUD ARCHENA 93 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 86

Pasaden asteko geldialgiaren ondoren, talde bizkaitarrak galdu egin zuen goiko postuetan dagoen talde baten kantxan. Hirugarren laurdenean egon zen partidaren klabea, non etxekoek 17 puntuko aldea izan zuten. Amorebietakoek erremontada bilatu zuten eta 3 puntura hurbildu ziren minutu baten faltan, baina bere aurkariak ez zien aukerarik eman partidari buelta emateko.

TALENOM BOET MATARO 75 – IBAIZABAL 60

Nahi Mongek zuzendutako taldeak porrota jaso zuen Katalunian, berdinduta iritsi ziren talde baten kantxan. Etxekoak beti aurretik markagailuan, nahiz eta bizkaitarrak hurbil mantendu (43-38 hirugarren laurdenean). Gero, 16-3ko partziala neurketari epaia emateko.

CAJA RURAL REAL VALLADOLID 64 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 71

Bilbotarrek hirugarren garaipen jarraian lortu zuten, sailkapeneko goiko postuetatik hurbil mantentzeko. Igande goizean, Pucelan, bizkaitarrak oso landutako garaipena harrapatu zuten, azken txanpa onari esker: 53-55etik 54-64ra pasatu zen, bi minuturen faltan.

RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 84 – TABIRAKO BAQUE 79

Otsaileko lehen asteburuko azken neurketan, talde durangarrak galdu egin zuen, nahiz eta erremontada ona sortu azken laurdenean. Lehenengoan, 14 puntuko aldea etxeko taldearentzat (30-16). Pixkanaka pixkanaka, bizkaitarrak alde hori murrizten joan ziren eta 2 puntura hurbildu ziren (76-74), baina saskiratu gabeko bi minutuk porrotera kondenatu zituzten

BIDAIDEAK BILBAO BSR, EUROCUP 1-EKO FINAL 8-RA

Oso asteburu berezia talde bilbotarrentzat, Champions Cup txapelketako multzo fasea jokatu zuenak Italian. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek final laurdenetarako txartela lortzen zuten.

Bilbotarrek bi garaipen (93-43, Meaux eta 80-42, Hamburgo) eta bi porrot (72-63, Amicazzi eta 76-64, Fenerbahce) jaso zituzten. Emaitza hauekin, bilbotarrek Eurocup 1 txapelketako Zortziko Finalerako txartela eskuratu zuten. Bidaideak Bilbao BSR-ek txapelketa honen azken lau finalak jokatu dituzte.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak