Jakinarazpen ofiziala

Aplazamiento de todas las competiciones Federadas y Escolares de Bizkaia

Bizkaiko Saskibaloi Federazioatik gure kezka adierazi nahi dugu asteburuetan Bizkaiko zenbait kantxetan gertatzen ari diren tentsio eta indarkeria egoeren aurrean, eta publiko gisa aritzen diren gurasoei, jarraitzaileei, jokalariei, entrenatzaileei, elkargokideei eta mahaiko ofizialei ERRESPETUA gure jardunaren gidari izan dadin eskatzen diegu.

Zalantzarik gabe, astebururo Bizkaian jokatzen diren 500 partidu ingurutik, eskola-kiroletik federatuetara, gehien-gehienetan, neurketen adeitasuna eta garapen normala da nagusi, baina gustatuko litzaiguke partida GUZTIAK normaltasunaren bidetik joatea eta gure kirolaren berezko balioak gailentzea, hala nola ERRESPETUA, adiskidetasuna, tolerantzia eta gainditzeko espiritua.

Gogorarazten dugu, ezarritako mugak gainditzen dituzten jokaera guztietarako, Lehiaketa Batzordeak Batzar Nagusiak onartutako Diziplinazko Arautegia aplikatzen jarraituko duela.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak