ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga
Neurketa klabe batean Miribillian, Jaume Ponsarnauren gizonek argi eta garbi gainditu zuten Basquet Girona, azken laurden handiari esker eta 11-0eko partzial klabearekin. Ibaizabalek gure taldeen beste garaipena lortu zuen, sailkapeneko postu arriskutsuenetatik urruntzeko ere.
SURNE BILBAO BASKET 96 – BASQUET GIRONA 83
Balio handiko garaipena talde bilbotarrak lortutakoa Miribillan, bizkaitarrek ere aberagea harrapatzea eskuratu baitzuten. 3 asteko geldialdiaren ondoren, Surne Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua erdietsi egin zuen 2 partidako aldea ipintzeko jaitsierako postuekiko. Norgehiagokaren klabea azken laurdenaren lehen bost minutuetan egon zen, 20-5eko partzialarekin (11-0ekoa barne) Ponsarnau mutilentzat, partida erabakita uzteko.
LOINTEK GERNIKA 50 – HOZONO GLOBAL JAIRIS 74
Porrot argia jaso zuen talde bizkaitarrak etxean, bigarrena jarraian. Nahiz eta bolada txarra, playofferako postuetan mantentzen da Lointek Gernikan. Malosten, bisitariek ez zieten aukerarik eman etxekoei, beti aurretik markagailuan (22-33ko emaitza atsedenaldian) eta arazorik gabe hirugarren laurdenean.
TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 70 – LOBE HUESCA LA MAGIA 81
Nazioarteko geldialdiaren ondoren, talde bizkaitarrak azken postuan jarraitzen du, baina orain salbaziotik garaipen batera. Garcia Panizoren mutilak aurretik atsedenaldian (36-33), bigarren laurden onari esker (24-16). Etxeko taldea lidergoan mantendu zen 51-50rera eta aukerak izan zituen 58-61era arte, baina une horretan bisitariak 0-8ko partzialari esker ihes egin ziren.
VEGA LAGUNA ADAREVA 79 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 59
Kanariar irletan, talde bizkaitarren bolada arriskutsua luzatu zen (9 porrot jarraian). Zoritxarrez, neurketa atsedenaldian erabakita geratu zen (40-21), hasierako 14-4ko partzialaren ondoren eta 16-3koarekin lehen zatiari amaiera emateko. Lima Hortako porrotaren ondorioz, barakaldarrek salbaziotik partida bakarrera jarraitzen dute.
ACEITES ABRIL ADBA SANFER 51 – IBAIZABAL 60
Galdakaoko taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen sailkapeneko postu arrikutsuetatik ihes egiteko. Ibaizabal beti aurretik markagailuan eta hirugarren laurdenean ihes egitea lortu zuten (30-42). Azkenengoan, arazorik gabe, etxekoen hurbilketa handiena 48-55ko emaitzarekin izan zen.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 65 – GRUPO DE SANTIAGO 82
Hirugarren porrot jarraian talde bilbotarrentzat, hirugarren postutik hiru garaipenera geratzen dena. Artxandan, berdinketa atsedenaldian, etxekoen erreakzio bikainaren ondoren (32-32). Baina bigarrenean Burgoseko taldeak ez zien aukerarik eman, oso erraz saskiratuz, 12 puntuko aldea lortuz (46-58) eta sufritu gabe azken laurdenean..
DE MORRO FINO CANTBASKET 78 – TABIRAKO BAQUÉ 49
Bizkaitarrek porrot argia jaso zuten Santanderren, bolada onean dagoen aurkari baten aurrean (hiru garaipen jarraian). Lehen laurden parekatuaren ondoren (20-18), saskiratzeko arazo asko izan zituzten bizkaitarrek (18 puntu bi laurdenetan) eta etxeko taldeak aprobetxatu zuen alde erabakigarria lortzeko.