MADE ikastaro berri baterako izen-ematea zabalik

Abierta la inscripción para un nuevo curso MADE

Ikastaroak adingabearen ongizateari buruzko prestakuntza jasotzen du, eta, beraz, hori egiteak baliozkotu egiten du adingabearen sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa, eskola-kirolean jarduteko beharrezkoa.

Kirol Lanbideei buruzko Euskal Legera pixkanaka egokitzeko planaren arabera, 2024/25 denboraldian beharrezkoa da A kirol-taldeetako entrenatzaileek EKLM (Eskola Kiroleko Monitore Languntzailea) titulua izatea. B kirol-taldeko erakundeen kasuan, eskakizun hori ez da eraginkorra izango 2025/26 denboraldira arte.

Titulazioen baliozkotasunari buruzko zalantzarik izanez gero, helbide elektroniko honetara jo dezakezue: kiroleskola@euskadi.eus

Sarbide-probaren eta kirol-irakaskuntzen matrikularen gastuen zati bat finantzatzeko bekak

Bizkaian erroldatutako pertsonen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak gutxienez % 60ko dirulaguntza ematen du amaitutako ikasturte ofizial bakoitzeko (kasu jakin batzuetan % 90era ere irits daiteke). Dirulaguntzari buruzko informazio guztia hemen aurkituko duzue:

A Kirol taldeak:

AIREKO KIROLAK, ARKU-TIROA, ARRANTZA, BEISBOLA, BELA, BORROKA, ESGRIMA, ESKUBALOIA, A FUTBOLA, GIMNASTIKA, GOLFA, HIPIKA, IGERIKETA, JUDOA, KARATEA, KIROL EGOKITUA, MAHAI-TENISA, NEGUKO KIROLAK, PADEL, PIRAGUISMOA, SASKIBALOIA, SURFA, TAEKWONDOA, TENISA, TRIATHLON-A, TXIRRINDULARITZA, ETA URPEKO JARDUERAK.

B Kirol taldeak:

ARRAUNA, ATLETISMOA, BOLEIBOLA, BOXEOA, ERRUGBIA, FUTBOLA (GAINERAKO LEHIAKETAK), HERRI KIROLAK, HOCKEYA, HONDARTZAKO BOLEIA XAKEA, IRRISTAKETA ETA PILOTA.

Material interesgarria:

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak