Oharra – Prezipitazio Handiagatik

2025eko apirilaren 12rako PREZIPITAZIO HANDIAgatik, (Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak botako ditu eta zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (1 cm ingurukoa) egin dezake eta haize-bolada gogorrak izan daitezke (40-60 km/h).) (15etatik 24etara) ezarritako abisu horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak BEHERAGOKO GOMENDIOAK ematen ditu, Eskola Kirola programaren barruan dauden ekintzetarako.

a) Kirol jarduetara joan-etorrietan, segurtasun baldintzak handitu itzazu

b) Jarduerak egiteko unean izaten diren baldintza meteorologikoen arabera, antolakuntzak jarduera eten ahal izango du, ezaugarri orografikoen, aska daitezkeen elementuen (zuhaitzak, kartelak, etab.) edo beste arrisku batzuen arabera.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak