Itzalaldiak ere eragina izan zuen Huelban jokatzen ari den Mutilen Junior mailako Espainiako Txapelketan. Fundación Bilbao Basket Fundazioak ezin izan zuen astelehenean jokatu eta bi partida izan zituen asteartean. Zoritxarrez, bizkaitarrek porrota jaso zuten bi neurketetan eta agur esan zioten txapelketari.
Goizeko 11etan hasi zen talde bilbotarren lehen partida, asteartean jokatu behar zuena. Bere aurkaria, Movistar Estudiantes. Eta madrildarrek ez zieten aukerarik eman bizkaitarrei, oso erraz saskiratuz (37-53ko emaitza atsedenaldian eta 43tik 30 bi puntuko jaurtiketetan neurketaren amaieran). Partida erabakita geratu zen hirugarren laurdenean (57-81) eta entrenatzaile bilbotarrak minutu eman zizkien jokalari guztiei arratsaldeko neurkete klabeari begira. Amaieran, 74-104.
Ia gaueko ordutegian (21:00eta) hasi zen Obradoirio Peleteiroren aurkako partida, hirugarren postua eta hurrengo faserako txartelarekin jokoan. Bilbotarrak atzetik markagailuan hasieratik (17-9), baina erreakzio bikainari esker buelta eman zioten (26-27). Galiziarrak berriro ihes egin ziren atsedenaldiaren aurretik (39-31).
Bigarren zatiko hasiera lehenengoa baino txarragoa izan zen: 10-2eko partziala Obradoiro Peleteirorentzat eta 16 puntuko aldea (49-33). Une horretan hasi zen bilbotarren lasterketa partidari buelta emateko. Bizkaitarrak 6 puntura hurbildu ziren (68-62), baina galiziarrek ez zieten aukera gehiagorik eman: 10-2ko partziala neurketa erabakita uzteko (81-64ko emaitza amaieran).