ARGAZKIA: @manresacbf
Manresan jokatzen ari den Emakumezkoen Lehen Mailako Fase Finalaren lehen jardunaldiak garaipen bat eta porrot bat eman zien gure taldeei. Goizean, Universidad Deusto Loiola Indautxuk 3 puntugatik galdu egin zuen El Pilar UPV-ren aurrean. Eta arratsaldean, La Salle Versiak Xerez Baloncesto gainditu zuen, 47-53ko emaitzarekin.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 46 – EL PILAR – UPV 49
Nesken Lehen Mailako Fase Finala Manresako Nou Congost pabilioian hasi zen eta Indautxuko taldeak porrot estutua jaso zuen.
Puntu gutxiko neurketa eta abantaila handirik gabe. Bizkaitarrek momento zaila gainditu zuten hirugarren laurdenean (27-33) eta aurretik jartzea lortu zuten azken laurdenaren hasieran (38-37). Emozioz beteriko amaieran, Reos-ek hiruko klabe bat saskiratu zuen azken minutuan (44-47). Bizkaitarrek hurrengo jabetza galdu egin zuten eta balentziarrek partidari epaia eman zioten libre marratik.
Gaur, 12:30etan, multzo faseko bigarren partida, Stadium Casablancaren aurka.
XEREZ CLUB DEPORTIVO BALONCESTO 47 – LA SALLE VERSIA 53
Arratsaldeko saioan, Mikel Garciak zuzendutako neskek Manresa jokatzen ari den fase finaleko lehen garaipena eskuratu zuten.
Lehen zatian, bi taldeek erraz saskiratu zuten (30-31ko emaitza), baina dena aldatu zen atsedenaldian: puntuak lortzea ia ia ezinezko misioa zen. Egoera honetan, talde bilbotarrak bere momentua aurkitu zuen, 8 puntuko aldea lortzeko (36-44). Andaluziarrek 7-0eko partzialari esker erreakzionatu zuten, baina ezin izan zuten aurretik jarri. Eta horrek bizitza asko eman zion La Salle Versiari, garaipenera heldu zena Echavarriaren hiruko batekin (46-51), 90 segunduren faltan.
Estrenaldi garailearen ondoren, gaur, 17;45etan, bigarren neurjeta, Audium Lucemtum Alicanteren aurka.