ELITE: Inork ezin ditu Teknei Zornotza Bizkaia eta Ibaizabal geldiarazi

ELITE: Nadie puede frenar a Teknei Zornotza Bizkaia e Ibaizabal

ARGAZKIA: Markel Iglesias

REAL MADRID 82 – SURNE BILBAO BASKET 70

Talde bilbotarra garaipenik gabe mantentzen da etxetik kanpo. Madrilen, Jaume Ponsarnauren mutilek bigarren laurden zoragarria eskaini zuten, atsedenaldira aurretik joateko (16-27ko partziala eta 39-43ko emaitza).Fontek saskiratutako hiruko baten ondoren, bilbotarrek 8 puntuko aldea izan zuten. Une horretan, etxeko taldearen erreakzioa heldu zen, 22-6ko partzialarekin.

IBAIZABAL 73 – TGN BASQUET 55

Bosgarren garaipen jarraian talde bizkaitarrentzat, lehen postutik oso hurbil geratzen da (4 puntu). Garaipenaren klabea hirugarren laurdenean egon zen: Txutxi Solarrek zuzendutako neskek 18-3ko partziala eskuratu zuten (52-39), alde erosoa lortzeko. Sei minuturen faltan, 17 puntuko abantaila. Bost jokalarik 10 edo gehiagoko balorazioa lortu zuten.

CB ARXIL 67 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 57

Azaroaren 2an jokatutako neurketan, talde bizkaitarrak porrota jaso zuen Pontevedran. 9nako berdinketaren ondoren, etxekoek 8-0eko partziala lortu zuten eta bizkaitarrak beti atzetik. Erreakzioa bigarren laurdenean (23-18), baina gero 16-0eko partziala partida ia erabakita uzteko. Azken laurdenean, bizkaitarrak 9 puntura hurbildu ziren, baina aukerarik gabe.

TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 83 – CAJA RURAL ZAMORA 61

Denboraldiko zazpigarren jardunaldia eta zazpigarren garaipena bizkaitarrentzat, guztiak oso erraz lortutakoak. Amorebietakoek ia kopiatu egin zuten aurreko asteko partida: lehen laurdenean, 35-9ko partziala, partidari epaia emateko. Bigarren laurdenean, bizkaitarrek 31 puntuko aldea izan zuten (41-10).

RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 81 – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 75

Asteburuko amaieran, bosgarren porrot erreskadan talde bizkaitarrentzat, aurkari zuzen baten aurrean sailkapeneko azken postuetan. Lehen laurden kaskarra (26-10), baina bilbotarrek ez zuten amore eman eta 6 puntura hurbildu ziren bost minuturen faltan. Zoritxarrez, etxekoek ez zieten aukera gehiagorik eman eta partida itxi zuten 7-0eko partzialarekin.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 99 – SANTA CRUZ TENERIFE 28

Ordutegi atipikoan (arratsaldeko 3:30etan), bilbotarrek ez zuten arazorik izan hirugarren garaipen jarraian lortzeko. Bizkaitarrak porrotik gabe mantentzen dira sailkapeneko goiko postuetan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak