Astelehen honetatik aurrera, Infantil Femenino A, Infantil Masculino A eta Mini Femenino A kategorietako egutegi berriak kontsulta daitezke gure webgunean eta aplikazioetan. Era berean, horri buruzko hainbat kontu gogoratzen ditugu.
Akta digitala NAHITAEZKOA izango da KATEGORIA GUZTIETAN, PREMINI 3X3 lehiaketan izan ezik.
Lizentziak: lizentzia guztiak Eskola Kirolak baliozkotu beharko ditu; beraz, dokumentazioa falta duten talde guztiei eskatzen diegu ahalik eta lasterren konpon dezatela.
Ordutegiak:
- Partidak behar bezala programatzeko, ASTELEHENETAN bidali behar dira, intranet bidez: https://clubes.basketbasko.com
- Behin betiko ordutegiak astearteetan argitaratzen dira, 12:00etatik aurrera.
Emaitzak, aktak eta txostenak:
- Gorabeheraren batengatik akta digitalarekin egiten ez diren partiduak intranet bidez jakinarazi behar dituzte emaitzak.
- Aktak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: secretaria3 @bizkaiabasket.com.
- Txostena duen edozein akta Federazioan entregatu behar da, beranduenez, partida egin eta hurrengo asteartean (18:00).
Eskolako baloi ofizialarekin jolastu beharra.












