Asteazken honetan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak Bizkaiko hautatzaileen plantilla izendatu du 2026rako, Lurralde Selekzioen arteko Euskadi eta Nafarroako Txapelketei begira.
Selekzioen arloko arduradun gisa, Jesus Ituiño zuzendari teknikoak izan du hautatzaileekin biltzeko, balantzea egiteko eta Zuzendaritza Batzordeari staff tekniko berri bat aurkezteko ardura. Bederatzi hautatzaile, horietatik bi nobedadeak dira: Agurtzane Andresek, selekzioen staffean zegoenak, Mini Maskulinoaren ardura hartu du, eta Aitor Urizek ziklo berri bati ekingo dio, hautatzaile gisa, orain Emakumezkoen Kadete mailan.
Bizkaiko hautatzaileak honako hauek dira:
- Mini Femenino: Asier Hormaetxea
- Mini Masculino: Agurtzane Andrés
- Infantil Femenino: Iker Abad
- Infantil Masculino: Asier González
- Cadete Femenino: Aitor Uriz
- Cadete Masculino: Diego Díaz
- Júnior Femenino: Adrián Yáñez
- Júnior Masculino: Álex Torralba
- Sub 20: Eneko Izkara











