Datorren martxoaren 29ko jardunaldira joateko zailtasunari buruzko hainbat jakinarazpen jaso ondoren, azken bi Teknifikazio saioak birprogramatzea erabaki dugu, ahalik eta parte hartze handiena ziurtatzeko.
Data berriak apirilaren 19an eta 26an izango dira, Ortuellako El Barracón kiroldegian.
Laster iragarriko ditugu ordutegiak eta deialdi osoa, ohi bezala.












