Datorren azaroaren 1ean jokatuko da Bizkaiko 3×3 U17 Txapelketa, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako epea gaur ireki da, urriaren 1ean, eta urriaren 15era arte iraungo du.
- IZENA EMATEKO EPEA: 2026ko urriaren 1etik 15era.
- IZENA EMATEKO KUOTA: 35 € taldeko.
- PARTE HARTZEA: Izen-emate librea. Izena emateko intranet bidez emango da.
- DATA: 2026ko azaroaren 1a.
ARAUAK:
- Taldeek gutxienez 3 jokalari eta gehienez 4 izango dituzte.
- U17 kategoria 2010. urtean eta ondorengoetan jaiotakoak dira.
- Jokalari guztiek Klub beraren lizentzia izan beharko dute.
- Talde bakoitzeko gehienez 2 jokalari ordezkatu ahal izango dira, baina BETI klub berekoak izan behar dute.
- Hasitako lizentzien tramitazioa txapelketaren aurreko ostiraleko 12:00ak arte egin ahal izango da.
- Fase autonomiko eta nazionaletarako, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren lehiaketa-oinarrietan jasotakoa hartuko da kontuan.












