Bizkaiko emakumezkoen haur mailako selekzioak Euskadi eta Nafarroako Txapelketako titulua eskuratu zuen asteburu honetan Nafarroako Faltzes herrian jokatutako txapelketan. Finalean Arabaren aurkako neurketa oso parekatua izan zen, baina Iker Abaden neskek hobeto asmatu zuten azken une erabakigarrietan. 74-87ko garaipenarekin, titulua berritu zuten. Neskak baino lehenago, igandeko jardunaldiari hasiera emanez, Bizkaiak gizonezkoen brontzezko domina eskuratu zuen Arabaren aurka garaipen erosoa lortu ostean. Asier Gonzálezen mutilek hasieratik amaierara menderatu zuten norgehiagoka, eta 69-101eko emaitzarekin amaitu zen.
EMAKUMEZKOEN FINALA: ARABA 74 – BIZKAIA 87
Jardunaldiko lehen finala Bizkaiarentzat Villafrankan jokatu da. Eta partida ikusgarria izan da, pronostikoak betez, berdintasun eta emozio handiarekin. Arabak lehen kolpea eman du: 8-0eko partziala, 19-12ko emaitzarekin.
Bizkaiak erreakzionatu du eta markagailuari buelta eman dio, Eider Itxasoren bost puntuei esker (27-28). Eta Ane Sainz-ek lortutako 8 punturekin gure taldeak ihes egin du (34-41). 2 minutu geratzen ziren atsedenaldira eta Arabak hurbiltzea lortu du (41-44).
Ezer ez da aldatu bigarren zatiko hasieran, berdintasun handiarekin. TItulu bat jokoan zegoen eta bi taldeetako batek ere ez zuen amore ematen, laurdenaren azken minutura arte. 60 segundu horietan, Bizkaiak 6 puntu lortu ditu 9 puntuko aldea eskuratzeko (57-66).
Aldea 57-69ra igo da. Ihes egiteko lehen aukera, baina arabarrek erreakzionatu zuten, 11-0ekoarekin. 5 minuturen faltan, Ane Kortabitartek hiruko klabea saskiratu du lasaitasuna emateko eta 0-9eko partzial erabakigarria hasteko (68-78). Arabak ezin izan du altxa eta Bizkaiak bere tituluaz gozatu du Villafrankan.
GIZONEZKOEN 3. POSTUA: ARABA 69 – BIZKAIA 101

Gure mutilek oso ondo erreakzionatu dute atzo jasotako porrotaren ostean eta 4-17ko emaitza ipini dute markagailuan, bost minututan. Arabak arazo asko izan ditu saskiratzeko eta libre marratik mantendu da partidan (12-22).
Bizkaia ez du atsedenik eman eta berriro hasiera ikusgarria sortu du: 2-10ekoa eta 14-32ko emaitza. Araba suspertu egin da eta 10 puntura hurbildu da (32-42)- Asier Gonzalez-en hutsartea eta berehalako erantzuna: 0-14ko partziala eta 32-56 atsedenaldian.
Eta, hirugarren laurden jarraian, gure haur mutilen hasiera disdiratsua: 2-13 partida erabakita uzteko (34-69). Amaieran, 69-101, Ander Cotanoren 28 puntu eta 14 errebotekin.












