Gaur, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik, Emakundek hiru foru aldundiekin batera bultzatutako kanpainarekin bat egin nahi dugu, herritarrak ikusten edo sumatzen duten indarkeria matxistaren edozein adierazpenen aurrean jarrera hartzera animatuz.
Konpromiso hori kirol arloan ere aldarrikatu nahi dugu. Gure gizartea pertsona guztientzat leku askeagoa, berdintasunezkoagoa eta seguruagoa izan dadin lagunduko duten espazioak eraikitzen jarraitu behar dugu.
Indarkeria matxistaren aurrean, ez gaitezen beste alde batera begira geratu.












