Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera eraman. Zornotzak puntu bakar batengatik galdu zuen Adecco Platako euskal derbian Iraurgiren kontra. EBA ligan, Askartzak bere denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, baina Santurtzik eta Centros de Estudios Mikeldik euren partiduak galdu zituzten. Bestalde, emakumezkoen ligako bigarren mailan, Gernika Bizkaiak lehenengo posizioan jarraitzen du, eta dagoeneko bere multzoko liderra da partidurik galdu barik.
ENDESA ACB LIGA
BILBAO BASKET 68 – UNICAJA 75
LF
CD ZAMARAT 65 – BIZKAIA GDKO 43
LF2
GERNIKA BIZKAIA 61 – CAMPUS PROMETE 51
ADECCO PLATA
AZPEITIA AZKOITIA 71 – ZORNOTZA ST 70
EBA
ASKARTZA 54 – EASO 52
C.B. SANTURTZI SK 53 – UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 63
CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 56 – MEGACALZADO ARDOI 74