Arau berrien interpretazioari buruzko bilera

Arau berrien interpretazioari buruzko bilera

Hurrengo asteartean, azaroak 10, 19:30ean, hilaren 1ean onartutako arau berrien interpretazioaren inguruko bilera egingo da Miribillako Kirol Etxeko Polivalente aretoan. Bertan ere, arbitrajearen irizpideak azalduko dira.

Bilera klub, kirol-zuzendari, entrenatzaile eta talde federatuen jokalariei zuzenduta dago.

GAI-ZERRENDA:
– Arau berriei dagozkien interpretazioak.
– Arbitraje-irizpideak 2015/2016. denboraldiari begira.
– Zalantzen argitzea.

Mesedez, konfirmatu bertaratzzea.

Gaien garrantzia kontuan izanda, zuek bertan izatea espero dugu.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak