ACB Ligara itzuliko da berriro ere gaurtik aurrera Txus Vidorreta entrenatzaile bilbotarra, honakoan Iberostar Tenerife talde kanariarrak fitxatuta. Aurreko entrenatzaile Alejandro Martinezek dimisioa eman orduko baieztatu da hura zehazki. Bertatik adierazitakoaren arabera, zuzendaritzan egoteak suposatutako exijentzia, presio eta tentsioek bultzatu omen diote erabakia hartzera. Hori bai, taldearen organigrama teknikoan jarraituko du lanean. Hala ere, pozik azaldu dira Vidorretaren iristearekin irlako zaleak.
Vidorreta Sergio Scarioloren laguntzailea izan da aurtengo Eurobasketean. Bertan, dakizuenez, Espainiak urrezko domeinua eskuratu zuen. Alabaina, 353 partidu zuzendu ditu Endesa Ligan orotara hiru taldeetan: Bilbao Basket, Alicante eta Estudiantes. Datorren astean aurkeztuko dute ofizialki.