Errenta eskasa bizkaitarrek etxetik kanpo lortutakoa

Errenta eskasa bizkaitarrek etxetik kanpo lortutakoa

(ARGAZKIA: José M. Martín)

Estatu-txapelketetan dabiltzan sei talde bizkaitarrak etxetik kanpo aritu dira asteburu honetan. Horietatik, soilik bik lortu dute garaipena, Ametx Zornotzak eta GDKO Ibaizabalek, hain zuzen. Esan beharra dago, gainera, astero egiten dugun errepaso honetan Bidaideak Bilbao sartuko dugula gaurtik aurrera ere, jardunaldi honetan hasi baitute haiek Liga.

UCAM 96- DOMINION BILBAO BASKET 68

96-68 galdu zuen Dominion Bilbao Basket-ek murtzian. Partidua 27 minutuz berdinduta egon arren, etxekoek mantendu ongi mantendu zuten erritmoa eta horik aurrera abantaila nabarmena eskuratu zuten. Gainera, Bilbao Basket-ek arazoak izan zituen hirukoen jaurtiketan, jamesek hainbat falta egin zituen eta defentsan ere ahulegi ibili ziren azken laurdenean.

BEMBIBRE 81 – GERNIKA BIZKAIA 64

Gernika Bizkaiak, bere aldetik, bigarren porrota jasan zuen Leoneko Bembibre taldearekin. Hala ere, hirugarren postua mantentzen dute sailkapenean. Azpimarragarriak dira Claudia pop jokalariaren puntuak, baina lokalak, azkenean, tarte handia erdietsi zuten hirukoen bitartez.

CD ILUNION 64 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 62

Ilunionek, 64-62 irabazi zuen Bidaideak Bilboren aurka. Oro har serio aritu baziren ere, madrildarrak erreakzionatu eta primerako defentsa antolatu zuten. Horri esker, eta baita azkeneko minutuan Bidaideak huts egindako jaurtiketa libre eta errebote bati ere, bertan behera gelditu zen lehenbiziko garaipenaren aukera.

MORÓN 71 – AMETX ZORNOTZA 76

Ametx Zornotzak, bost puntuko etekinaz baliatu zen Moronen aurka 71-76 irabazteko. Hortaz, baieztatu egiten dira haien sentsazio positiboak jokuari dagokionez, eta garaipen bakarreko distantzia dute orain liderrarekiko.

ADARAVE 62 – GDKO IBAIZABAL 65

Sufrimenduz baina asko landuz garaitu zuen Ibaizabalek Adarabe kanariarren kontra, 62-65. Kasu honetan, lagungarri suertatu ziren azkeneko minutuak, indartsuago ibili baitziren gure neskak. Roundtree izan zen jokalari erabakigarriena, 25 puntu eta 16 errebote eginda.

ESTELA 85 – SANTURTZI 80

Amaitzeko, santurtziarrek ez zuten zorte handirik izan. 85-80 galdu zuten Estela kantabriarren aurka. Geldiezin gertatu zen hirugarren laurdenean etxekoen eraso egiteko modua, eta horixe izan zen ezberdintasunik deigarriena. Apunte positiboa, Joseba iglesiasek lortutako MVP-a, (27 puntu eta 8 errebote): orotara, 43ko balorazioa.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak