Epaileei zuzendutako ikastaro presentzial berri bat hasiko da astelehenetik aurrera, Bizkaiko Epaile Batzordeak antolatuta. Kurtsoak, epaile moduan aritzeko prestaketa edota arbitrajeari buruzko ezagutzak areagotzea du helburu. Kirol etxean izango dira sesio teorikoak (19-21:00), eta Deustuko polikiroldegian praktikoak (18-20).
Guztira 7 klase egun izango dira, zehazki, azaroaren 16, 17, 19, 23, 24, 25 eta 26an, alegia, 12 orduko iraupena eta DOHAKOA izango da.
arbitros@bizkaiabasket.com E-MAILEAN Inskribatzeko aukera dago. Mesedez, jarri zuen izen-abizenak, adina eta bizilekua.
Aurreikusitakoaren arabera, honako atalak izango ditu programak:
Teoria – 10 ordu (astelehenetik ostegunera bitartean).
-Joko-arauak.
-Bi epaileen mekanika.
Praktikak – 2 ordu (osteguna).
-Seinaleztapena.
-Kokapena kantxan.
-Arbitrajearen irizpide nagusiak.