Gaurtik, martxoak 3 astelehena, martxoaren 21eko 12:00ak arte zabalik egongo da 2025 Topaketan izena emateko epea. 2014an jaiotako jokalariek jarduera honetan parte hartzeko aukera izango dute, Bizkaiko aurre-selekzioen deialdien aurreko saio batzuk baitira.
Izen-emateak familiek egin behar dituzte, baina entrenatzaileek eta/edo kirol-zuzendariek gomendatuta egin behar dira. Talde bakoitzeko gehienez 3 jokalari egongo dira, eta aldez aurreko iragazki hori zuen teknikarien kontura gera dadila eskatzen dizuegu.
Bi data daude, eta bakar bat aukeratu behar da, norberaren lehentasunaren eta prestasunaren arabera. Lekua, ordutegia eta behin betiko data posta elektronikoz jakinaraziko dira, eta eskaera guztiak koadratzen saiatuko dira, leku-aukeren barruan.
Jokalariek taldearen joko-kamiseta eta ur-botila eraman beharko dituzte.