Igande honetan, Bizkaiko Kadete Mailako Gizonezkoen eta Emakumezkoen aurreselekzioek lehen bi entrenamendu-saioak egin dituzte, dagoeneko arreta zuzenean Euskadi eta Nafarroako Txapelketan jarrita. Hautatzaileek uda-garaiaren ondoren jokalarien egoera egiaztatzeko aukera izan dute, eta lehiaketari begirako lan taktikoaren oinarriak ezarri dituzte.
32 jokalarik hartu dute parte igandeko saioetan, urriaren 31n eta azaroaren 1ean egingo den txapelketan Bizkaia ordezkatuko duten 12ko zerrendan lekua lortzeko helburuarekin.
HURRENGO SAIOAK
- Irailak 27
- Urriak 4
- Urriak 11
- Urriak 18 (Adiskidantzazko partida)
- Urriak 25
- Urriak 31 eta azaroak 1 – Euskadiko Txapelketa












