Bizkaiko lehen Bizkaia 3×3 Pil Pil Cup, F4 Basketball Championseko Fan Zoneean barruan
FIBA Challenge 3X3 pil-pilaren aurreko txapelketa da. Bizkaiko 4 udalerritan jokatuko da maiatzean zehar: 8an Bilbon, 15ean Barakaldon, 22an Zornotzan eta 29an Getxon. Kokapen bakoitzeko bi talde irabazleek (emakumezkoak eta gizonezkoak) ekainaren 24an (ostirala), finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. Era berean, bi talde irabazleek, ekainaren 25 eta 26an FIBA Challengean jokatu ahal izango dute. Nazioarteko lehiaketa honen saria, abustuan, Vigon eta gastuak ordainduta izanda, Bizkaia ordezkatzea izango da, O´Marisquiñon antolatzen den FIBA Challengean.
Txapelketa honetako lehen kanporaketak maiatzaren 8an, igandea, jokatuko dira Bilboko Areatzan, Final Four Basketball Champions Leagueko Fan Zonean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan honekin:
INNEVENTO: info@pilpilurbanfestival.com
WEB: www.pilpilurbanfestival.com