Bizkaiko selekzioek 2021era atzeratuko dituzte entrenamenduak
Lau kirol-zuzendariek erabaki zuten Euskadiko Federazioaren Zuzendaritza Batzordeari eta Batzarrari proposatzea 2021era atzeratzea mini, haur, kadete eta junior kategorietako Euskadiko eta Nafarroako txapelketak, nesketan zein mutiletan.
Lehiaketaren atzerapen horrek zuzenean eragiten dio selekzioen prestakuntzari, eta, Bizkaikoaren kasuan, entrenamenduak geldiaraziko lirateke, eta ez litzateke deialdi berririk egingo 2021era arte, une horretako osasun-egoera orokorra berriz aztertu ondoren.