Bizkaiko liga bereziak: kruzeetako hainbat protagonista erabakita, baina oraindik ezezagunak
(Argazkia: SD Patronato) Junior eta Kadete kategorietako Bizkaiko Liga Berezien lehen faseko azken-aurreko jardunaldiak, abenduaren 14ko eta 15eko asteburuan Euskal Ligetara igotzeko kruzeetan lehiatuko diren protagonistetako batzuen baieztapena ekarri digu. Asteburu honetan jokatuko den azken jardunaldian sailkatutako guztiak eta kruzeak zehaztuko dira.