Eremu gorrian dauden herrietako klubek ezin izango dituzte beraien lurralde-esparruko partida federatuak jokatu
Eusko Jaurlaritzak Euskadin Coronavirusak (Covid-19) duen egoera epidemiologikoari buruz argitaratutako txostenean, saskibaloi taldeak dituzten honako herri hauek ditugu eremu gorrian:
- AMOREBIETA
- BALMASEDA
- BERMEO
- BILBAO
- DURANGO
- GERNIKA
- GÜEÑES
- MUSKIZ
- VALLE DE TRÁPAGA
- SONDIKA
- ZAMUDIO
Taldeei gogorarazi behar zaie ados jarri beharko direla Federazio honi partida egingo den data berria jakinarazteko, eta etendako partidak programatzeko zubi-datak daudela.
MUGIKORTASUNA
Talderen batek egoera horretan dauden jokalariak, entrenatzaileak eta abar baditu, eta partida egiteko gutxienez 5 jokalari ezin baditu izan, lehenbailehen jakinarazi beharko du partida atzeratzeko.
Mugimendua mugatzeko ordutegiak errespetatu egin behar dira. Klubak edo federazioak emandako ziurtagiriek ez dute baliorik izango.