Bizkaia,Kantabria eta Errioxa izango dira Durangoko Haur Mailako Torneoan
Igande honetan, Urriak 22, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta C.B. Tabirakok antolatutako Durangoko Haur Mailako Torneoa ospatuko da. Torneo honetan Kantabria,Errioxa eta Bizkaiko haur mailako neska-mutilek hartuko dute parte.
Torneoa Durangoko Landako Kiroldegian ospatuko da. Proba hau, Erriberrin ospatuko den Euskadiko Txapelketa aurretik ospatuko den azken proba izango da Bizkaitarrentzat.
EGUTEGIA
09:30 BIZKAIA -KANTABRIA emakumezkoak
11:15 BIZKAIA -KANTABRIA gizonezkoak
13:00 CANTABRIA – ERRIOXA emakumezkoak
15:00 CANTABRIA – ERRIOXA gizonezkoak
16:45 BIZKAIA – ERRIOXA emakumezkoak
18:30 BIZKAIA – ERRIOXA gizonezkoak