ELITE: Garaipenik gabe otsailaren azken asteburuan

ÉLITE: Sin victorias en el último fin de semana de febrero

ARGAZKIA: AMM

VALENCIA BASKET 102 – LOINTEK GERNIKA 49

Talde bizkaitarren bolada ona bigarren sailkatuaren kantxan amaitu zen. Lucas Fernandez-en neskek aurpegia eman zioten atsedenaldira arte (44-32), baina bigarren zatian 58-17ko partzial ikaragarria (31-4 azken laurdenean) jaso zuten.

AZUL MARINO MALLORCA PALMA 80 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 43

Barakaldotarren bolada txarra luzatu egin da, 8 porrot jarraiarekin eta jaitsierako postuetan. Hori bai, Ezkerraldeko taldea salbaziotik garaipen batera mantentzen da, Mallorkan oso erraz galdu ondoren, bigarren laurden kaskarrekin (31-11 eta 51-25 atsedenaldian).

IBAIZABAL 52 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 64

Galdakaoztarrek aukera ona desaprobetxatu zuten sailkapeneko erdiko postuetan finkatzeko. Urretako derbian, gipuzkoarrek lehen laurden bikaina jokatu zuten (6-23). Gero, Ibaizabal erreakzionatu zuten eta 4 puntura hurbildu zen azken laurdenean (47-51). Une horretan, bisitarien 0-13ko partziala neurketa erabakita utzi zuen.

IRUKI TAKE 85– FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 81

Bigarren postura hurbiltzeko partida klabe batean, bilbotarrek galdu egin zuten Tolosan (bigarren porrota jarraian). Gipuzkoarrak hirugarren laurdenean ihes egin ziren, 17-4ko partzialari esker (56-45) eta ez zioten aukerarik eman bizkaitarrei azkenengoan (68-61). Gainera, tolosarrek ere aberagea lortu zuten, bi garaipenak eskuratu dituztelako.

TABIRAKO BAQUE 76 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 81

Bizkaitarrek porrot gogorra jaso zuen Landakon, partida kontrolpean izan ondoren 34. minutura arte (75-65). Gero, durangarrek 1-16ko partzial mingarria jaso zuen, garaipena Landakotik ihes egiteko.

CD ILUNION 105 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 69

Talde bilbotarrak oso azkar agur esan behar izan zion Guadalajaran jokatu zen Errege Kopari. Adrián Yañez-en gizonek ez zuen aukerarik izan Madrilgo talde menderaezinaren aurrean (58-25ko emaitza lehen zatian, 32-11 lehen laurdenean). Bizkaitarrek %36 izan zuten jaurtiketetan eta bere aurkaria 67%.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak