Eskola Kirola programako lehiaketak bertan behera geldituko dira Bizkaian urtarrilaren 28ra arte
Eskola-kirola foru-aldundien eskumen esklusiboa izanik, foru-erakundeak osasun-sailaren gomendioarekin bat egitea erabaki du, eta, beraz, urtarrilaren 10etik 28ra Eskola Kirolean:
- Etenda geratzen dira Eskola Kirola Programa barneko kategoria guztietarako garatutako lehiaketa-jarduerak.
- Eskola-kirolaren gainerako jarduerak (irakaskuntza- eta jolas-jarduerak), ohi bezala, uztailaren 27ko 108/2021 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala garatuko dira.