Bizkaiko Foru Aldundiari, KUTXABANK, ALZOLA, SOLITIUM enpresei eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Bizkaiabasket Fundazioak aurrekontuetan egindako ahaleginari esker, baloi ofizialak oparituko zaizkie 2025/2026 denboraldian parte hartuko duten eskolako talde guztiei. Guztira, 2.300 baloi banatuko dira Bizkaiko eskola taldeen artean, Premini mailatik Haur mailaraino.
Baloiak jasotzeko, zentroko/klubeko arduradunak dokumentu batean bateratu behar ditu bere talde guztiak (erantsitako eredua), eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan aurkeztu behar du (Martin Barua Picaza kalea 27, 2.a, Bilbo) aipatutako baloiak jasotzera urriaren 22an eta 23an, 10:30etik 12:30era edo 16:00etatik 18:00etara, eta ostiralean, hilak 24, 10:30etik 12:30era.
Gogoan izan joko baloi ofizialak hauek izango direla Bizkaian egingo diren partida guztietan, adierazitako kategorietan. Hala ez bada, Lehiaketa Batzordearen zigorra ekar dezake.