75. urteurrena: Eskolako baloia diseinatu eta horren truke 500 euro irabazi

75. urteurrena: Eskolako baloia diseinatu eta horren truke 500 euro irabazi

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko 75. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien barnean, lehiaketa bat abiarazi da urtero BSiBk dohainik banatzen dituen eskolako baloiak diseinatzeko. 3.000 baino gehiago eman ohi ditu urtero, eta honakoan zuk zeuk hura diseinatzeko aukera izango duzu. Diseinu berezia, Federazioaren 75. urtebetetzea ospatzeko.

Horrez geroztik, diseinu, marrazketa, edota oro har artearekiko zaletasuna izanez gero, lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Oso kontu erraza da parte hartzea. Ohar honekin batera, diseinua behar bezala betetzeko zenbait artxiboz osatutako fitxategia atxikitzen dizuegu. Bertan ere gure logo propio eta patrozinatzaileenak aurkituko dituzu (baloietan presente egon beharrekoak).

Otsailaren 28ra arte duzu epea zure proposamenak aurkezteko (2 gehienez)*. Ostera, diseinu eta komunikazio arloko hainbat profesional, bai eta Federazioko beste zenbait kidek ere erabakiko dute lehiaketaren irabazlea. Anima zaitez eta utz iezaguzu zure aztarna Bizkaiko Basket-arentzat hain funtsezkoa suertatzen den efemeride honetan.

* Lanak aurkezteko, gure bulegoetan eman beharko dizkiguzue. Postaz bidaltzen badira, ez jarri izen edo lemaren bat ontziaren kanpoaldean

LOGOAK ETA DISEINATZEKO EREDUA

OINARRIAK

BiSF-ak, bere 75. urteurrena dela eta, 2016ko baloi eskolarra diseinatzeko lehiaketa bat antolatu du. Hauek dira baldintzak:

  1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
  2. Formatua: atxikitutako plantilak dioenari jarraituz. Horrez gain, norbanakoak obraren bi artxibo entregatu beharko ditu CD edo USB baten bitartez, JPG artxibo bat eta bereizmen handiko PDFa.
  3. Kolorea eta teknika: aukerakoa.
  4. Obrak originalak izango dira.
  5. Baloiak atxikitzen ditugun logoak eraman beharko ditu: Federazioa, Fundazioa, Kirol eskolarra eta 75. Urteurrena. Azken hura garrantzitsuena da, beraz gune zabalagoa bete beharko du. Beharren arabera, diseinuak espazio gehigarria exijitu lezake bestelako patrozinatzailee posibleei begira.
  6. Aurkezteko epea: azken eguna 2016eko otsailaren 29an, 13:00etara arte.
  7. Aurkezteko lekua: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa. Kirol Etxea – Miribilla  Martín Barua Picaza kalea, 27-2. – 48003. BILBAO).  BULEGO ORDUTEGIA: Astelehenetik barikura: 11.00-13.00 / 16.00-19.00.  Asteazkenak izan ezik: 11.00-13.00. Postaz bidaltzen badiguzu, adi: gutunaren edo ontziaren kanpoaldean ez jarri izena (ikusi hurrengo puntua)
  8. Identifikazioa: lan guztiak lelo bat izango dute, egilearen sinadurarik gabe. Sobre itxi batean entregatuko da leloa, eta pertsonaren datuak, telefono-zenbakia barne.
  9. Saria: Saria 500 eurotakoa izango da.
  10. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
  11. Irabazten duen diseinuak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan.
  12. Epaimahaia: Federazioak erabakiko du. Diseinu, irudi eta komunikazioaren profesionalek osatuko dute, bai eta Federazioko beste zenbait kidek ere.
  13. Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte kartelean ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean.
  14. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
    > Autorea nor den zalantzan dagoenean.
    > Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
    > Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
  15. Behin betiko diseinua Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren jabetza izango da zuzenean, haren erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoetarako egilearen oneritzia aintzat hartuz.
  16. Saritu gabeko originalak Federaziotik jaso ahal izango dituzte euren autoreek martxoaren 10etik aurrera.
  17. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.

lan guztiak lelo bat izango dute, egilearen sinadurarik gabe. Sobre itxi batean entregatuko da leloa, eta pertsonaren datuak, telefono-zenbakia barne.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak