Adimen urritasuna duten kirolarientzat egokitutako saskibaloiko Liga Rural Kutxa hasi da

Adimen urritasuna duten kirolarientzat egokitutako saskibaloiko Liga Rural Kutxa hasi da

Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Saskibaloi Egokituak aurrerapauso itzela emango du aurten Bizkaian: otsailetik ekainera bitartean egin zen izaera esperimentaleko lehen lehiaketa baten ondoren, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak (BSF-FVB) eta kirol egokitukoak (BKEF-FDAB) maiatza arte luzatuko den liga jarriko dute martxan igande honetatik aurrera, partida bikoitzeko norgehiagokekin eta talde txapelduna erabakitzeko azken fasearekin.

Izena eman duten taldeen kopurua berriro ere sei izango den arren, lehiaketa Topaketak formatutik (talde guztiak kantxa berean eta partida guztiak jokatzeko jardunaldi bakarrean biltzen zituzten neurketak) liga normalizatu batera igaroko da, joan-etorriko norgehiagokekin eta talde bakoitzaren egoitzekin. Horrek esan nahi du Basaurik eta Getxok bat egingo dutela Bilbo eta Portugaleterekin txapelketa hori jokatzeko udalerri gisa.

Beste berrikuntzetako bat BSK Basauriren parte-hartzea izango da. Saskipeko kirolean hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea duen kluba da, 14 kategoria desberdinetan. Saskibaloi talde egokitu bat sortu du Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioarekin (EHDSF) lankidetzan. Ligaren lehen edizioan, Getxo Saskik eta Portugaleteko Oribeltzak adimen-urritasuna duten kirolarientzako talde espezifiko bat sortu zuten, Bilbao Basketek bere fundazioaren bidez abian jarritako ekimenarekin bat eginez.

Liga hori sustatzen duten Bizkaiko Saskibaloi eta Kirol Egokituaren Federazioarentzat, jarraitu beharreko eredua hauxe da: klubek beren Adimen Urritasuna duten kideentzako saskibaloi talde egokituak sortzea, baita udalerrietan kirola sustatzea ere, eta ez izatea adimen-desgaitasunaren esparruan lan egiten duten elkarteak taldeen sorrera bultzatzen dutenak. Azken batean, helburua da harrobia sustatzea eta kolektibo honen artean saskibaloiaren praktika normalizatzea, Bizkaia osoan zabaldu arte.

Ildo horretan, igande honetan abian jarriko den Liga Rural Kutxa ekimen aitzindaria izango da Estatuan, gaur egunera arte ez baita existitzen probintzia- edo autonomia-mailako adimen-urritasuna duten kirolariei egokitutako saskibaloi-lehiaketarik.

Adimen Urritasuna duten Kirolarientzako Saskibaloi Egokitua Liga Rural Kutxa igande honetan hasiko da, azaroaren 6an, eta 2023ko maiatzaren bukaerara arte luzatuko da. Abenduaren 18tik urtarrilaren 15era bitartean geldialdia egingo da, eta Gabonetako lehiaketa bat egiteko aprobetxatuko da, talde berriak txapelketan sartzea sustatzeko. Azken hiru jardunaldiak itzuli bateko ligaxka bat izango dira, lehenengo hiru sailkatuen artekoa bat eta azken hiruren artekoa bestea, amaierako sailkapena ezartzeko balioko duena.

Rural Kutxak, bere gizarte-ekintzaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Kirolaken, Bilboko Udaleko Kirolen Udal Erakundearen babesa duen txapelketa baten kolaboratzaile ofiziala izango da.

Ligan lehen edizioan parte hartu zuten bost klub lehiatuko dira: Lehoiak Gorabide, adimen urritasuna duten pertsonen familien Bizkaiko elkarteak abian jarritako taldea, Bilbao Basket Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakunde bilbotarraren ekimena, zein estatuko saskibaloiaren maila gorenean lehiatzen den, OSK Bar El Chiringuito Portugalete (Oribeltzaren mendekoa), jarrillera herriko kirol egokituaren kluba; Haszten Saski, dibertsitate funtzionala duten haurrak kirolean hastea sustatzen duen Bizkaiko elkartearen taldea; eta Getxo Haszten SBT, Hasztenek GetxoSaski klubarekin batera egindako ekimena. Lehiaketan egongo den seigarren taldea aipatutako Alzola BSK Basauri izango da, herri horretako saskibaloi taldeak adimen urritasuna duten kirolarientzat martxan jarritakoa.

Liga 16 urtetik gorako bi sexuetako kirolarientzat irekita dago, eta epe luzerako helburua adimen-urritasuna duten kirolarientzako lehen mailako lehiaketa bat sustatzea da, fuboleko Genuine Ligaren jardunbidea oinarri hartuta.

 
Presentación II Liga Personas con Discapacidad Intelectual

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak