Irailaren 28an hasiko du Liga Gernika Bizkaiak Extremadurako Al-Qázeres taldearen aurka eta Urriaren 1ean edo 2an ekingo dio liga hasierari Dominion Bilbao Basketek Montakit Fuenlabradaren aurka Madrilen.
Emakumezko Ligaren egutegia pasa den astean egin zuen ofizial Espainiako Federazioak. Hirugarren denboraldia izango da gorengo mailan Gernikarrentzat eta aurreko ekitaldietako maila berdintzea izango dute helburu. Mario Lopezen neskek, gorengo mailara igo berri den Al-Qázeres izango dute lehen aurkaria eta ligako 26 jardunaldi gogorrei egin beharko diete aurre. Lau egun beranduago bere zaletuen aurrean estreinatuko da Gernika Bizkaia, Araski talde igoberria izango dutelarik aurrean. Partida hau denboraldiko lehen derbia izango da.
Iazko denboraldiko txapelduna, Perfumerias Avenida, urriaren 22an pasako da Malostetik. Lehen esprinta Urriaren 29an bukatuko da Campus Prometeren aurka, non lehen hilabetean 7 jardunaldi jokatuko dituzten.
Emakumezko Ligaren egutegia ikusi
Dominion Bilbao Basketek aste honetan ezagutu du hurrengo denboraldiko egutegia. 17 talde arituko dira Endesa Ligan, non jardunaldi guztietan talde batek deskantsatuko duen. Bilbotarrek urriaren 1ean edo 2an abiaraziko duten denboraldia Montakit Fuenlabradaren aurka Madrilen. Carles Duránen mutilek Movistar Estudiantesen aurka jokatuko duten Bilbao Arenako lehen partida.
Txapelketako oilarrak denboraldi hasieran pasako dira Bilbotik, Horrela Fc Barcelona Lassa Urriaren 15 edo 16an ikusteko aukera izango da eta Real Madrid Abenduaren 10 edo 11n. Beltzezko mutilek lehen itzulia Buesa Arenan itxiko dute, Sito Alonsoren Baskoniaren aurka.