Aurreko asteartean izan zen lehenbiziko hitzaldia Federazioko urteurrena dela eta prestatutako erakusketarekin bat eginez.
Bizkaiko saskibaloiaren alderdi ezberdinak ukitu nahi dira, eta hirutik aurrenekoa izan zen hura, zeinean gure eliteko saskibaloian ibilbide nabarmendua duten presidente, entrenatzaile eta jokalari egon ziren presente. Besteak beste, bere garaian jokalari izandako eta oraingoan presidente den Xabier Jon Davalillo, nazioartean garrantzi handia duen Juan Carlos García epailea, hainbat klubetan jokalari eta entrenatzaile-lanetan ibilitako Txutxo Sanz, egungo Gernika Bizkaiko buru Naia Díez eta aspaldiko Caja Bilbaoko Mikel Cuadra jokalaria.
Denek adierazi zituzten euren ideia eta esperientziak, Deiako kazetari Roberto Calvo moderatzaile gisa izan zelarik.
Era berean, gonbidatuta zaudete datorren asteartean -apirilak 19, 19:15-21:00- ospatuko den bigarren jardunaldira, hedabideak eta saskibaloia lotzen dituen bilerara hain zuzen. Solobasket-eko Igor Mintegia, El Correoko Jose Manuel Cortizas, As egunkariko Alfonso Herranz eta oraindik erabakitzeke dagoen EITBko ordezkari bat izango dira txostengileak. Moderatzailea kasu honetan, Deiako Javier Aja kazetaria izango da.