Joan den asteartean egin zen 22/23 ikasturteari amaiera ematen zion Batzarra, 23/24 denboraldiari hasiera ematen ziona. Lehiaketaren Oinarriak eta Diziplina Araudiari egindako zuzenketak eta aldaketak aho batez onartu ziren.
30 batzarkideren presentziarekin hasi zen BSFren Ohiko Batzarra. Hasteko, aurreko akta aho batez onartzea, eta denboraldiaren laburpen-bideoa proiektatzea, Koldo Mendia presidenteak 22/23 kanpainari egindako errepasoaz gain.
Hortik aurrera, lehiaketa-oinarriei aurkeztutako zuzenketen bozketa hasi zen, eta Berdintasun Planaren aurkezpena, Batzarraren erabateko babesa jaso zuena.
Ohiko Batzar Nagusia amaitu ondoren, Ezohiko Batzarrari hasiera eman zitzaion, Diziplina Araudiko hainbat artikuluri egindako aldaketekin. Horiek ere aho batez atera ziren aurrera.
Galde-eskeen atalean, kirol-aseguru berriari buruzko gaiak argitu ziren; izan ere, berritasun nagusia da orain Osakidetzaren bidez egingo den larrialdiko lehen asistentzia.