Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Egunean, euskara eta saskibaloia uztartuz

Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Egunean, euskara eta saskibaloia uztartuz

[box]Joan dan urtarrilaren 3an, martitzenean, Begoñazpi Ikastolak Evolution Sports kirol enpresagaz batera bere VI. Saski Euskara Eguna ospatu eban, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza dauan saskibaloiaren eta euskararen jaia. Bilboko Begoñazpi Ikastolak saskibaloian euskararen erabilera sustatzea dau helburu, eta gauzatzen dauazan ekintzen artean, aurten seigarren edizioa dauan Saskibaloi Txapelketa dogu.[/box]

Bizkaiko bazter ezbardinetatik etorritako 29 taldek parte hartu eben, guztira Bizkaiko 300 neska-mutilek saskibaloiaren eta euskararen jaiaz gozatzeko parada izan ebelarik. Algortako San Nikolas; Bilboko Artxandape, Deustuko eta Urretxindorra; Gernikako San Fidel eta Leioako Betiko ikastolak; Basauriko San Jose ikastetxea  eta CB Santutxu eta Zornotza ST klubak izan dira aurten Begoñazpi Ikastolagaz bat egin dabenak, orotara goiz eta arratsaldez 50 partidu jokatuz. Goizean saski-eskola, aurre-mini eta mini txapelketak jokatu ziran, guztira hiru eta bost talde bitartean osatutako 5 txapelketa jokatuz. Arratsaldean, mini neskak 05 eta haur kategoriako mutilen nahiz nesken txanda heldu zan.

Goizeko Sari banaketan, Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Merkat Bernaola eta Begoñazpi Ikastolako Gurasoen Alkarteko presidentea dan Iñigo Vallejo izan ziran sariak banatzen. Maila bakoitzeko irabazleek kopa bana irabazi eben, eta horrez gain, kategoria bakoitzeko lehenengo bi sailkatuetako jokalari onenek eta KAO txapelketako irabazleek be saria jaso eben. Aurten bigarren aldiz, ikastolako aretoan Saski Quiz-a antolatu zan, parte hartzaileek Bizkaiko saskibaloiaren eta euskara terminologiaren galdetegi bat bete behar izan ebelarik. Arratsaldeko sari banaketan, Begoñazpi Ikastolako kirol arduraduna dan Jokin Kamiruaga sariak banatzen ibili zan. Sari banaketen amaieran, Bilbao Basketeko jokalariek sinatutako kamiseta bat eta baloi bat zozketatu ziran.

Antolakuntzan Begoñazpi Ikastolako ikasleek eta ikasle ohiek eta Evolution Sports kirol enpresako arduradunek eta entrenatzaileek lagundu eben. Kirol festa honen baliabiderik preziatuena dira; egun osoan zehar zeregin ezbardinak gauzatu eta banatu ebelarik. Bestalde, Federazioaren laguntzaz gain, Begoñazpi Ikastolak BizkaiaBasket Fundazioaren, Bilbao Basket eta Gernika KESB kluben laguntza izan dau.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak