(FOTO: adidasngt.com)
[box]Bilboko Udalak Kirol ekitaldi handiak ekartzeko hartutako konpromisoa aurrera darrai, eta azaroan Junior mailako Munduko Badminton Txapelketa jokatu ondoren, eta 2020ko futboleko Eurokopara begira, hirian Gizonezkoen Junior mailako Espainiako Saskibaloi Txapelketa jokatuko da. Udalaren, Euskal Saskibaloi eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak elkarlanean egindako lanari esker, apirilaren 30etik maiatzaren 7ra bitartean txapelketaren egoitza izatea ahalbideratu die.[/box]
Horrela, Bilbok berriz ere erakutsiko du kirol ekitaldi handiak bertan jokatzeko duen ahalmena, izan ere kirol- egitura modernoak, euren konexioa edota instituzioen laguntzarengatik. Guztira 32 talde izango dira hirian, Espainia guztiko harrobirik onenetatik datozen taldeak hain zuzen ere, non bertan hiru euskaldun ariko diren. Egun, sailkapenak aurrera darraite, eta horrenbestez, apirilaren erdialdera jakingo ditugu zein talde ariko diren lehian.
Bilbok, eta Euskadik saskibaloiarekin duten erlazio ona azken urteetan oso nabarmena izan da, izan ere 2014ko Munduko Txapelketa eta 2011eko Europako U20ko Txapelketa bertan jokatu ziren. Gainera, Gizonezkoen Junior Mailako Txapelketa Euskadin ere jokatu da, eta orduan Serge Ibaka, Nikola Mirotic, Jayson Granger edota Xavi Rabaseda bezalako jokalariak ikusi ahal izan genituen.
Bilbon ikusi ahalko dugun saskibaloia maila altukoa izango da, izan ere Txapelketa hauetatik igaro dira egun NBAko izarrak diren jokalariak Sergio Rodríguez (Philadelpia 76ers), Ricky Rubio (Minesota Timberwoles) edota Álex Abrines (Oklahoma City Thuner) besteak beste. Gaurkotasun gehiagorekin, europa mailan izar iren Luka Doncic (Real Madrid), Stefan Peno (FC Barcelona) edo Tadas Sedekerskis (Baskonia) dira pasatutako jokalariak.
Denboraldi honetan, jarraitu beharreko izenak Dino Radoncic (Real Madrid), Andrzej Pluta (Real Betis Energia Plius Sevilla), Ignacio Rosa (Unicaja Malaga), Alex Tamayo (Estudiantes) edo Unai Mendikote bilbotarra (CAI Zaragoza) dira besteak beste.