Bisaskiren hamazazpigarren atalean, Itziar Ariztimuño da protagonista. 25 urterekin joan den asteburuan 200. partida jokatu zuen Emakumezkoen Ligan, talde gernikarraren MVPa izan zen Jairisen aurka eta Estatuko saskibaloiko maila gorenean partida gehien jokatu dituen bigarren jokalari bizkaitarra da. Berarekin hitz egin dugu eta Erreginaren Kopako atarikoan izan duen ibilbideaz eta Lucas Fernandez entrenatzaileak ere, gaur egun Indautxuko oinarria den jokalariaz hitz egin digu.
Ez ahaztu, eman play-ari.