Bisaski Podcast-a bi norabidetan hazten da: edukien mailan eta eduki zuzendariei dagokienez. Bisaski, Bizkaiko saskibaloiaren egungo protagonista batzuekin egindako elkarrizketen formatua da. Joan den ikasturtean 23 emanaldi izan ziren, eta gure saskibaloiko 40 entrenatzaile, jokalari, elkargokide eta zuzendari inguru igaro ziren gure mikrofonoetatik. Orain, gainera, espazio berri bat sortuko dugu Bisaskiren barruan: Hutsartea Tiempo Muerto. Saskibaloiaren inguruan hausnartzeko txoko bat. Une lasaiagoa, ez beti gaurkotasun hutsari lotua, denboraz kanpoko gaiekin eta gure lurraldetik haratago doazen figurekin. Analisi horren buru Fer Vázquez izango da, edukien prestatzaile eta sortzailea.
Óscar de Paula, irakasle eta entrenatzailea Granollers Saskibaloi Klubean 2019tik Pablo Laso Training Camp Multimedia eta Ikaskuntza Pertsonalizatuaren Arloko zuzendaria da. Fer Vazquezekin plangintzari buruzko hausnarketa egingo du: denboraldiaurrea, denboraldia eta denboraldiaren ostekoa.
Hutsarteaz gozatzeko bi modu daude: bideoa Youtuben ikus dezakezu edo plataforma ezberdinetan entzun dezakezu: Spotify eta Spreaker. Nolanahi ere, harpidetu zaitez ezer ez galtzeko.