Igande honetan bukatu zen ostegun honetatik Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatzen ari zen Lurraldeetako Selekzioen Arteko Euskadiko Txapelketa Ortuellan. Hirugarren jardunaldirako jakina zen nork irabaziko zuen titulua bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan, bi kasuetan Bizkaitarrak gailendu zirelarik. Azpi-txapeldunak eta gainontzeko dominadunak nortzuk izango ziren zegoen jakiteko.
Euskadiko Txapelketaren hirugarren jardunaldian Arabak 55-73 irabazi zion Gipuzkoari eta bigarren bukatu zuten. Emakumezkoetan Gipuzkoarrak Arabarrak baino hobeak izan ziren 57-41 eta azpi-txapeldun geratu ziren.
Igandeko jardunaldiko partiduen ostean sari banaketa ospatu zen,eta bertan izan ziren besteak beste, Saulo Nebreda Ortuellako Alkatea, Germán Monge Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Luis Miguel Corres Arabako Saskibaloi Federazioko Presidentea, Jose Nuñez Barrena Berri taldeko Presidentea. Aguado eta Lekaroz Jaunak, Euskadiko Federazioko Presidentea eta Gipuzkoako Federazioko Presidentea hurrenez urren, ez ziren bertan izan.