[box]Bizkaiko Foru Aldundiak, ASFEDEBI, Alkarbide eta euSport erakundeekin batera BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) egitasmoa jarri du abian. Egitasmo honen helburua, Bizkaiko kirol sisteman euskararen erabilera indartzea da. Modu honetan kirol jardunean euskara eta gazteleraren arteko erabilera orekatuz.[/box]
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak egitasmo honetan parte hartzea erabaki du. Hau dela eta, hartu diren konpromisoen artean, lortzea espero dugunetako bat, barne zein kanpo komunikazioa euskaraz edo elebitan egin ahal izatea da. Bizkaiko klubei aditzera eman diegu hartu dugun erabakia eta eskatu diegu gurekin erlazioa euskaraz ere izatea nahi dutenek jakinarazi diezagutela.
Helburu hau lortu ahal izateko zuen laguntza ezinbestekoa izango da. Gurekin harremana euskaraz ere izatea eskatzen duten klubekin laguntzeko prest egongo zinatekeen jakin nahiko genuke. Zure laguntzarekin, kluben eta Federazioaren arteko lankidetza euskaraz ere eskaintzeko aukera izatea espero dugu.