Agur Alicia Garmendia, BizkaiBasket Fundazioaren laguntzailea

luto crespón
luto crespón

[box]Atzo, urtarrilaren 17an, emakume bikain bat hil zen, Alicia Garmendia Garcia, ama, enpresaburu eta Iruña Enpresa Taldeko presidentea. Gure BizkaiaBasket Fundazioaren kolaboratzaile berezia izan da 2009. urteaz geroztik. Urte horretan ekin genion gure ibilbideari, eta, haren bitartekaritzaren bidez, gure Fundazioaren aurkezpen publikoa egin genuen Iruña Kafean.[/box]

2010ean zehar, han egin ziren gure “Iruñako topaketak”, Bizkaiko saskibaloiaren inguruko solasaldiak, eta sei edizio egin genituen, betiere haien aholkularitza eta lankidetza desinteresatuari esker.

Orduz geroztik, urtero, gure “elkartasun Afaria” Iberdrola Dorrea jatetxearen lokaletan egiten da, enpresa horren ardurapean.

Gaizka eta Amaia seme-alaben aurrean, baita familiako gainerakoen aurrean ere, gure atsekabe eta sentimendu sakona aurkezten diegu. Hileta elizkizuna astearte honetan izango da, 19: 00etan. Bilboko San Bizente elizan.

Goian bego Alicia.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak